XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3- Hirugarren atala Eukaristi gaiari dagokiona da eta egileak berak ezarritako titulu hau darama: .

Titulu honetan adierazten digunez, Lizarragaren lehenbiziko asmoa aldareko sakramentuaren laudarioetan gozatzea da.

Baina bazter batean agertzen digu baita ere beste helburu historiko bat, Independentziako gerrategi artean jasan zituen nahigabeak arintzea alegia.

Hitz hauekin adierazten digu: .

Poema honek zazpiehun eta hogei eta bederatzi estrofa ditu, metrika aldetik gaztelaniazko cuarteta delakoa eredu dutelarik.

Beraz bertso-lerro bakoitzak zortzi silaba ditu eta, ia beti, lehenbizikoa hirugarrenarekin eta bigarrena laugarrenarekin errimadunak.

Kopla hauexek argitaratu zituen Bonapartek aurreko mendean.

Horietaz gainera sakabanaturik azaltzen diren beste eukaristi kopla batzu ere atal honi erantsi dizkiot.

Horrela kopla-sail honek hiru mila eta seiehun bertso-lerro inguru ditu denetara.

4- Laugarren atala kristau doctrinari dagokiona da eta egilearen titulu hau darama: .

Kopla hauetan esplikatzen ditu Trentoko Cateximaren lau zatiak: Kredoa, Mandamentuak, Sakramentuak eta Otoitza.

Sakelarako dirudien liburutxo batean aurkitzen da kopla-zerrenda hau eta, metrika aldetik, oso desberdina da.

Izan ere ez bertso-lerroen zenbaki aldetik, ezta ere errima aldetik egileak ez du eredu mugaturik edo finkaturik erabiltzen.

Mila eta hirurehun bertso-lerro inguru ditu denetara atal honek.

Bukatu baino lehen esan nahi nizueke, beste ekarpen edo aportazio bikain bat ere egin digula Lizarragak, bere itzulpen-lana, alegia.

Latinezko goratzarre ezagun batzuren itzulpenak utzi dizkigu bere eskuiskribuetako bazterretan sakabanatuak.

Horrela Pange lingua eta Sacris solemniis hiru aldiz eta Dies irae eta Magnificat bi aldiz itzultzen ditu.

Nahiz berdintsuak izan beren artean itzulpen hauek, ba dituzte zenbait aldaera ere; eta azterketa konparatibo baterako interesgarriak izango dira noski.

Utzi dizkigu baita ere textu bibliko franko bidenabar euskaratuak eta, bitxi bakar bat bezala, sanda Teresaren poema baten itzulpen ederra.

Gaien egokitasunari begiratuz, lehen aipatutako ataletan sartu ditut itzulpen batzu, osagarri bezala; eta beste batzu bukaeran ezarri ditut gehigarri bezala.

Lan hau prestatzerakoan, nahita alde egin dut edozein balioztapenetik, hizkuntzaritzako edo literatur balioztapenetik.

Azterketa hau egitea beharrezkoa da, noski.

Baina besterentzat utzi dut eginkizun hori, (...).